XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikastolako langileok TxetxuJasoa dugu
Eta harrigarria dela diogunean ondoko puntu hauek hartzen ditugu gogoan.
a.- Guk dakigunez ikastoletako hizkuntza Euskal Herriko hizkuntza nazionala da.
Eta badirudi BIEKkideok oraindik ez zaretela konturatu.
Ba, ea, behin betikoz, ulertzen duzuen, zuen eskutitza erdaraz soilik zuzentzea iraintzat jotzen dugula.
b.- Zuen eskutitzean zera diozue
Eta langileen eskakizun bati asmoz horrela jarraitzen duzue:
Ez dugu ulertzen; zeren eta gestio demokratikoa da ala ez da; baina ez da minimoki.
Hau badirudi hitza dantza dela.
Eta gainera zuen promes osoa, gestio demokratikoaren eskakizunaren aurrean,
Honek zer agertzen du: interesa, ala, ordea, interes ez da? Izan gaitezen serioak, arren! Ez dezagun entzun:
Eta zuek publikoak izateko bokazioa duzuela diozue, baina gestio demokratikoa garantizatu gabe.
d).- Geroxeago, Gobernuak ikastoletara bialdu duen zirkularrarekin ez zagozela bat diozue, baina nork egin du zirkularra? Gobernuak berak bakarrik ala delako batzorde mixtoak (zeinetan zuek ere parte hartzen baituzue)? Ez iezaguzue esan zuok egindako zirkularra ez duzuela onartzen.
Larregi da eta.
Horrela nola sinetsiko dizuegu?.
e).- Zera diozue:
f).- Eta gainera krisi horiek ebazteko
Barkatu nork egina? Nola egina? Nork jarria? Nork ezarria? Eta, guk, zer? Guk ez dugu hitzik, ala? Guk ez dugu erabakirik ala? Batzorde mixtokoak soilik duzue, ala? Ikastolen estatutoa bai, baina denon artean egina eta ikastolen publikotasuna posibilitatzen baldin badu.
g).-
h).-
Eta zuena, zer da? Besteena, hots langileen huelga
Ba, begira, inork gogait egin baino lehen amai dezagun.
Guk benetako euskal eskola publikoa lortzea nahi dugu.
Zuekin ezin dugu negoziatu, txantxetan ari zaretela baitirudi, eta gainera ez duzue ez gogorik ez ahalmenik.
Gezur eta promes usteletan ari zarete.
Hemen hau esanaz eta han kontrakoa.
Guk delako
Gurasooi: Euskal eskola publikoaren alde zaudeten guztiei zera azaldu nahi dizuegu: egin ezazuela gurekin borroka, Gobernuak ikastolen publikotasuna gauza dezan; egin ezazuela burruka gurekin Gobernuak serioski eta denon artean ikastoletako estatutoa egin dezagun; egin ezazuela burruka gurekin nahaste-borraste hau argi dezagun, bakoitzak zer uste duen argi eta garbi jakin dezagun. IRAKASLE TALDE BATEK.